Ohiko galderak

eLiburutegia erabiltzen duzunean zalantzak sortzen bazaizkizu, hemen duzu sarritan egiten diren galderei emandako erantzuna; bai eta baliagarria den bestelako informazioa eta erabiltzeko aholkuak ere.

Zer da eLiburutegia?

eLiburutegia Internet bidez liburu elektronikoak eta filmak eta ikus-entzunezkoak mailegatzeko zerbitzua da, Eusko Jaurlaritzak (EJ) sortu, mantendu eta herritarren esku jartzen duena.

Nola funtzionatzen du eLiburutegiak?

eLiburutegiak gaztelaniazko, euskarazko eta beste hizkuntza batzuetako liburu elektronikoen bilduma zabala sortu du, eta egunean-egunean hazi eta gaurkotuz doa. Bi modutan erabili ahal da: batetik, streaming bidez; eta, bestetik, edozein motatako nabigatzaile edo sistema eragileren bitartez irakurketa digitaleko gailura deskargatuta. Horretaz gain, zinema eta ikus-entzunezkoak online ikusteko aukera eskaintzen du.

Nola erabili ahal dut eLiburutegia?

eLiburutegia zerbitzua baliatzeko beharrezkoa da erabiltzaile-izena eta pasahitza izatea. Eduki ezean, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegi batera joan, eskatu eta han emango dizkizute.

Nola sartu ahal naiz eLiburutegian?

Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegi bateko bazkidea bazara, sar zaitez www.eliburutegia.euskadi.eus webgunera, aukeratu mailegatu nahi duzun lana, eta liburutegiko bestelako zerbitzuak erabiltzeko dituzun datu berberak eman (bazkide-zenbakia eta pasahitza).Sareko liburutegietako erabiltzailea ez bazara, joan zure herriko liburutegira eta eskatu txartela. Plataforman zuzen eta doan sartzeko beharrezko datuak emango dizkizute.

Zer egin behar dut eLiburutegian sartzeko datuak ahazten baditut edo errorea gertatzen bada?

Identifikazio-pantailan Pasahitza ahaztu zaizu? estekan klik egin dezakezu.Horrela, pasahitza aldatzeko aukera ematen dizun interfazea agertuko zaizu. Behin aldatuta, baieztapen mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta eLiburutegiako edukiak mailegatzeko prest egongo zara.Arazoak konpontzen ez bada, zure liburutegira joan beharko duzu. Han ostera ere emango dizkizute beharrezko datuak.

Zeintzuk dira mailegua egiteko baldintzak?

Mailegatutako liburu elektronikoa eskuragarri egon daiteke aldi berean 6 gailutan eta 6 ordenagailutan. Maileguaren iraupena 21 egunekoa da (mailegua iraungi baino bost egun lehenago, horren berri emango dizun mezu elektronikoa jasoko duzu). Gehienez ere lau liburu izan ahal dituzu maileguan aldi berean.

Horretaz gain, astero hiru film hartu daitezke maileguan, eta behin bata hartuta nahi haina aldiz ikusteko 72 orduko epea dago. Kasu batzuetan, banatzailearen arabera, epe hori 48 ordukoa izan daiteke

Zer gertatzen da eLiburutegia zerbitzuak bidalitako mezu elektronikoak jasotzen ez baditut?

Egiaztatu "mezu baztergarriak" izeneko karpetan ezer dagoen eta postontziaren iragazketaren konfigurazioa zein den. Gerta liteke postontziak baztergarritzat jotzea plataformak bidalitako oharrak. Dena den, postontzian oharrik ez badago, hurbildu zaitez liburutegira harremanetarako posta elektronikoaren helbidea zuzena den egiaztatzeko.

Zeintzuk dira eLiburutegia erabiltzeko arauak?

eLiburutegia-ra sartzeak eta bertoko edukiak baliatzeak erabiltzaile bihurtzen zaituzte, eta horrek "eLiburutegia plataforma erabiltzeko modu eta baldintzak" erabat onartzea dakar. (eLiburutegia plataformaren erabilera-arauak)

Bada alderik liburu elektronikoak streaming bidez edo gailu batean deskargatuta irakurtzeko orduan?

Ez. Bi modu horietan irakurri ahal dira liburu elektronikoak, eta horrek ez du ezberdintasunik ezartzen maileguen kopuruari begira.

Badago maileguak iraungitze-data baino lehenago eteteko aukerarik?

Ez, maileguak iraungi baino lehenago itzultzeko aukera ez dago aktibatuta.

Badago liburu elektronikoen mailegua berriztatzerik?

Ez. Mailegua berriztatzeko aukera ez dago aktibatuta. Mailegatutako lan bat irakurtzen jarraitu nahi baduzu, eskaera ostera ere bideratu beharko duzu.

Zer gertatzen da mailegatu nahi dudan lana eskura eduki eta maileguan hartu ahal den gehienezko liburuen kopurua gaindituta badaukat?

Egin duzun eskaera bat jasotzeko aukera aktibatzen den unean, irakurleari maileguan hartzen uzten zaien gehienezko kopurua gaindituta badaukazu, erreserba horren zain dagoen hurrengo irakurleari esleituko zaio automatikoki, eta horrelakoetan ez duzu oharrik jasoko.

Nola irakurri ahal ditut maileguan eskatutako liburu elektronikoak?

Maileguan eskatutako liburu elektronikoak irakurtzeko Adobe Digital Editions programa instalatuta eduki behar duzu. ePub Laguntza atalean informazio xehatua topatuko duzu instalazioa egiteko, Adoberen ID-a lortzeko eta liburu elektronikoak irakurgailuetara deskargatzeko. (Deskarga ePubean)

Zer egin behar dut liburu elektronikoak irakurtzeko programak nire gailua atzematen ez badu?

eLiburutegia plataformako liburu elektronikoak eskubide digitalak kudeatzeko Adobe DRM sistemak babestuta daude, eta, hortaz, zure gailuak bateragarri izan behar du sistema horrekin. Gerta liteke, hori bai, jarraian aipatzen diren arrazoietako bat dela medio, Adobe Digital Editions programak zure gailua ez atzematea:

  • Zure gailua ez da bateragarria Adobe DRM sistemarekin. Gailuaren fabrikatzaileak emandako dokumentaziora edo Adoberen webgunera jo eta egiaztatu horrela den. Amazonen Kindle gailuak, kasu, ez dira bateragarriak Adobe DRM sistemarekin.
  • Zure gailua bateragarria da Adobe ADR delakoarekin, baina ez dago gaituta Adobe Digital Editions erabiltzeko. Hainbat fabrikatzailek aukerako programak edo metodoak eskaintzen dituzte haiek ekoitzitako zenbait modelotarako: adibiderako Sonyren 'Reader' programa PRS-T1, PRS-T2 eta PRS-T3 modelotarako. Programa hori deskargatzeko, honako esteka honetan egin klik:
    https://www.sony.es/electronics/support/reader-digital-book-prst-series
  • Zure gailua bateragarria da Adobe DRMrekin eta Adobe Digital Editions programarekin, baina ez da behar bezala konektatu ordenagailu pertsonalarekin. Horrela gertatu bada, egin kasu gailuaren fabrikatzaileak emandako jarraibideei behar den moduan konektatu ahal izateko.

Badaukat eLiburutegia plataformako liburu elektronikoak nire Kindle gailuan irakurtzerik?

Ez. Liburu elektronikoak edozein nabigatzaile, sistema eragile eta irakurketa digitaleko gailu erabilita irakurri ahal dira, Kindle sistemarekin salbu. Amazonek ez du aukera hori ematen; izan ere, Adobe DRM-rekin bateragarria ez den sistema darabil, Kindle gailuekin baino ez dabilena.

Software librea erabil dezaket?

Adoberen webgunean Mac eta Windowserako bertsioak jaisteko aukera baino ez daukagu. Sofware librea erabili nahi baduzu, Wine berrezarpenera jo behar duzu: Wine-ri esker Windowserako diren programak Linux sisteman exekutatu ahal izango dituzu. Lotura honetan jasoko duzu beharrezkoa den laguntza. Hala ere, izan gogoan Windowserako prestatutako Adobe programa bat Linuxen instalatzen ari zarela, eta eLiburutegiak ez du bere gain inongo erantzukizunik hartzen sor daitezkeen intzidentzia edo erroreen aurrean.

Behin liburu elektroniko bat gailura deskargatuta, zer egin behar dut liburu hori topatzen ez badut?

eLiburutegiko liburu bat deskargatutakoan, sistemak fitxategi bat sortuko du eta berori Adobe Digital Editions programarekin ireki behar dugu. Normalean, Adobe Digital Editions programak berehala irekiko du fitxategia; gerta liteke, ordea, automatikoki ez zabaltzea, zure nabigatzailearen eta sistemaren konfigurazioa dela eta. Agian fitxategia nabigatzailean ezarrita daukazun deskargen karpetan gorde da.Halakoetan jokatu horrela:

  • Fitxategia deskargatu baino lehen, sakatu "Gorde honela" aukera, eta ez "Ireki" delakoa. Horrela eginda, fitxategia gordetzeko kokagunea hautatu ahal duzu. Gero, horra joanda, egin klik bikoitza fitxategian.
  • Deskarga eginda badago, jo zure nabigatzailean ezarrita daukazun deskargen karpetara eta sakatu bitan fitxategia (acsm luzapena duena) edo eraman ezazu gustukoago duzun beste kokagune batera. Han zaudela, egin klik bikoitza fitxategian.

Zer egin dezaket deskargatutako liburu elektroniko bat irekitzean errore-mezua agertzen bada?

eLiburutegiko liburu bat deskargatutakoan, sistemak fitxategi bat sortuko du eta berori Adobe Digital Editions programarekin ireki behar dugu. Normalean, Adobe Digital Editions programak berehala irekiko du fitxategia; baina inoiz errore-mezua agertu ahal da. Mezu horrek adierazten digu ezinezkoa dela fitxategia irekitzea onartu gabeko fitxategi-mota bat delako edo kaltetuta dagoelako. Horrelakoak gertatu ohi dira Windowsek fitxategi horiek Adobe Reader programarekin irakurtzekoak direla interpretatzen duelako eta programa hori erabiliz irekitzen saiatzen ari delako, Adobe Digital Editions erabili beharrean. Badago intzidentzia hori betiko konpontzerik: fitxategi-mota horiek irekitzeko aplikazioa lehenetsi behar dugu. Egin horrela:

  • Egin klik fitxategian saguaren eskuineko botoia sakatuz.
  • Sakatu "Propietateak" aukera.
  • "Orokorra" izeneko erlaitzean sakatu "Aldatu" botoia, "Honekin irekitzen da" delakoaren ondoan ageri dena.
  • Hautatu "Adobe Digital Editions" edo adierazi Windowsi "Arakatu" botoiaren bidez zure ekipoko zein karpetatan dagoen instalatuta aipatutako programa (ohiko helbidea hau da: C:ProgramFilesAdobeAdobe Digital Editions 3.0).


Beste aukera bat, behin behinekoa bada ere, hauxe da:

  • Abiarazi Adobe Digital Editions programa.
  • Bila ezazu deskargatu duzun fitxategia eta eraman ezazu Adobe Digital Editions programara.

Gailu bera erabilita, badute hainbat pertsonak zerbitzua erabiltzerik?

Adobe Digital Editions programa kontu zehatz bati lotuta deskargatu eta erabili ohi da. Hortaz, beste kontu batekin lan egiteko aholkua da gailua askatzea eta ostera ere programa deskargatzea.

Nora edo norengana jo dezaket bestelako kontsultak egiteko?

Zerbitzu berri honen gaineko edozelako zalantzak argitzeko jarri harremanetan zure liburutegiarekin. Behar dituzun argibideak emango dizkizute. Zure zalantzak Interneten bidez, telefonoz edo posta elektronikoz argitzeko aukera duzu, Eusko Jaurlaritzako herritarrekiko elkarrekintza zerbitzuen bidez (Zuzenean) edota zure udalaren bidez (halakorik balu).